Aditech eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile berriak dira

Aditech eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile berriak dira

Erakunde nafarrekin sinatutako akordioari esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen duten gazteek proiektuak garatzeko ikertzaileen aholkuak jasoko dituzte.

Aditech eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak hitzarmena sinatu dute Elhuyar Zientzia Azokarekin. Honela, bi erakunde nafarrak Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile berriak izango dira.

Akordio hauei esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen duten gazteek erakunde hauetako ikertzaileen aholkuak jasoko dituzte. Gainera, ikertzaileek udaberrian egiten den Parekoen Topaketan ere parte hartuko dute. Azkenik, Aditech-ek, SINAIren sareko bi ikerketa-zentro bisitatzeko aukera emango die Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen duten gazteei.

Kolaborazio-hitzarmen hauek Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroan ere indarra hartzen ari denaren erakusle dira. Elhuyarrekin batera, Nicdo-Planetario aritzen da Nafarroako azokaren antolatzaile lanetan eta Nafarroako Gobernuaren babesa du. 2024. urtean, Nafarroako 18 ikastetxetako 256 ikaslek (138 neska eta 118 mutil)  parte hartu dute azokan. Elhuyar Zientzia Azokaren barruan, Iruñeko Baluarten eta Bilbon aurkezten dituzte proiektuak gazteek. Horrez gain, udaberrian egiten den  “Parekoen Topaketa”-n,  ikertzaileekin ideiak elkar-trukatzen dituzte.



X