SAREAK ETA ALIANTZAK

SINAIk estrategia bat dauka nazioartera ateratzeko eta kanpoaldean ikusgaitasuna izateko, eta ADItech koordinatzailea da. Zehazki, kanpoaldeko lankidetza aliatu estrategikoekin lantzen da, bai Nafarroa eta Europa barnean, bai kanpoan, zientziaren eta teknologiaren esparruan.

SAREAK ETA ALIANTZAK

NAZIONALAK

NAZIOARTEKOAK

Nafarroak 2007tik dihardu ekonomia zirkularra lantzen, hainbat proiektu eta agendarekin. 2016az geroztik, Nafarroan ekonomia zirkularra garatzeko 2030 Agenda Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (S3) 7. erronkaren bidez zehazten ari den tresna da.

2021ean Estrategiari jasangarritasuna zeharkako lehentasun gisa gehitzen dion S4ra igaro ondoren, 7.erronkak Navarra Zirkularren babespean ahaleginak bideratu eta eragile guztiak biltzen ditu, Nafarroako enpresetan trantsizio ekologikoa errazteko helburuarekin.

ADItech-ek 2023tik aurrera Navarra Zirkularrekin kolaboratzen du.

Komunikazio Zientifikorako Espainiako Elkarteak (AECC), funtsean, mintegiak, solasaldiak, ikastaroak eta bilerak antolatzen ditu kazetarien eta zientifikoen artean, bi helbururekin: batetik, arlo zientifikoan gaurkotasuna duten gaiez aritzeko, kazetariek erabil ditzaten, eta bestetik, harreman pertsonalak eta adiskidantzazkoak egitea ikerkuntzaren eta komunikazioaren arloetako profesionalen artean, zientziarako nahiz gizarterako lankidetza emankorragoak gauzatze aldera.

AMIT gobernuz kanpoko erakunde bat da, irabazi-asmorik gabea, estatu mailakoa, hainbat diziplinatako ikerlariek eta teknologoek osatua. Espainiako ikerketa organismo eta zentro publikoetan nahiz pribatuetan zientzia kudeatzeaz gain, beren ikerketa eta teknologia lana egiten dute.
Emakume ikerlari eta unibertsitario guztiendako ahotsa, eztabaida gunea eta laguntza sarea izan nahi dugu, hots, denok elkarrekin lanean, emakumeek Ikerkuntzan, Zientzian eta Teknologian erabat parte har dezatela lortzeko.
ADItech 2019ko urtarrilaz geroztik da elkarte horretako kidea.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterrak -CLAVNA- Nafarroako ikus-entzunezko enpresen lehiakortasuna eta kalitatea handitu nahi ditu, sare sendo eta kohesionatua sortuta. ADItechek, 2018an, lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen CLAVNArekin, bi helburu nagusi gogoan: batetik, CLAVNAko kideek izan ditzaketen behar teknologikoak atzeman eta horien gaineko aholkularitza ematea, betiere SINAI barnean gara daitezkeen beharrak, eta bestetik, sektorean zuzeneko sostengua bilatzea, SINAIren eta klusterraren jardueraren arteko komunikazio gaitasunak hobetze aldera.

Europar Batasunak Berrikuntza Digitalerako Zentroak edo Digital Innovation Hubs delakoak proposatu zituen, Europako Industria Digitalizatzeko Ekimenaren baitan. Ekimen hori 2016ko apirilean abiarazi zen. Hortaz, zentro horien arteko elkarlana proposatu da EB guztian sare bat osatzeko, enpresek eskuratu ahal izan ditzaten beren eskualdeko zentroan eskura ez dituzten gaitasunak eta instalazioak. Sare horrek eskualdeen arteko ezagutza-transferentzia eraginen du eta, horrez gain, oinarria izanen da bai eskala-ekonomietarako, bai zentroetan inbertsioak egiteko.
ADItechi esker, Nafarroa DIHub zentro horien mapan kokatua dago, BEinCPPS europar proiektuaren nahiz I4MS ekimenaren bidez.

EFFRA elkartea Europako industriak bultzatua da, teknologia berritzaileen garapena ekoizpen eta fabrikazio industrialetan sustatzeko. EFFRAk ekoizpen arloko teknologietan ikerketa aurre-lehiakorra sustatzea du helburu nagusi, Europako Batzordearekin elkarlanean. Gaur egun, EFFRAn, Europako 150 entitate dira, hala industria nola ikerkuntza arlokoak, eta buru-belarri ari dira parte hartzen beren ikerketa estrategiaren definizioan, erronka teknologikoetan eta berrikuntzaren agendan.
2016tik hona, ADItechek AIN, NAITEC eta LUREDERRAren interes teknologikoak uztartu eta ordezkatzen ditu.

“Ezagutza trukatzeko plataforma baten gisa ikusten dugu geure burua, eta ahaleginean ari gara berrikuntza gizartearen hainbat arlotan azkartzeko. Gure espiritua etengabe ari da zabaltzen: gure iritziz, ideia onak eta gogo bizia kutsagarriak dira. Aurrerapen zientifikoetan engaiaturik dauden gizartearen aldekoak gara gu, jakintzaz kezkatzen direnen aldekoak, bide hori planeta honetan hobeki bizitzeko funtsezkoa dela pentsatzen dutenen aldekoak”.
EUSEA nazioarteko plataforma bat da ezagutza trukatzeko eta, era berean, berrikuntza azkartzeko bitarteko bat partaidetza publikoaren esparruetan.
2017tik hona, ADItech EUSEAko bazkide da eta buru-belarri parte hartzen du elkartearekin eta haren biltzarretan.

Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) fundazio publikoa da eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetarako Ministerioaren mendean dago. FECYT 2001ean sortu zen eta zientziaren eta gizartearen arteko lotura sendotzea du xede. Horretarako, zientzia irekia eta barneratzailea, kultura eta hezkuntza zientifikoak sustatzeko ekintzak antolatzen ditu, Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren beharrei eta erronkei erantzunez. ADItech FECYTen laguntzaren onuraduna izan da 2017az geroztik; SciencEkaitza ekimenaren edizioetan, hain zuzen.

Fedit Espainiako Teknologia Zentroen Federazioa da. 1996an eratu zen eta, orduz geroztik, Berrikuntza, Garapen Teknologikoa eta Ikerkuntza pribatua bultzatu eta sustatu nahian ari da lanean, enpresen lehiakortasuna areagotze aldera, Teknologia Zentroak indartuz.
2015etik honat, ADItech FEDIT barnean dago, eta CNTA, AIN, NAITEC eta LUREDERRAren ordezkaria da.

Nafarroako Filmoteka Nafarroako zinema-artxiboak katalogatu, gorde eta kontsultatzeko artxibo espezializatua da. Honatx haren eginkizun nabarmenenak: zinema-ondarea berreskuratu, babestu, zaharberritu, dokumentatu, katalogatu eta zaintzea; eta, era berean, zinema-ondare hori hedatzea, zinemaren inguruko zikloak eta saioak edo beste edozein zinema-ekitaldi irabazi-asmorik gabe antolatuz, edota edozein euskarritan editatuz. Halaber, egokitzat jotzen diren jarduera guztiak antolatzen ditu zinemagintzaren kultura zabaltzeko. 2017tik hona, urtero, ADItechek eta Nafarroako Filmotekak “Ezagutzea eta ulertzea” Zinema eta Zientzia Zikloa antolatzen dute.

Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak kudeaketarako jarduera onak eta Bikaintasun Ereduak sustatzen ditu Nafarroako erakunde guztietarako. Nafarroako enpresen eta erakundeen lehiakortasuna, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea du helburu, edozein izanik ere haien tamaina eta jarduera-alorra, haien kudeaketa-sistemak hobetuz.
Lan koordinatuan ari dira sektore askotako pertsona, enpresa, instituzio eta erakundeekin. Horrela, kudeaketa hobetuz, emaitza hobeak lortu nahi dituzte, nafar gizartearen ongizate maila hobetze aldera.
ADItech Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioko patronua da, 2014az geroztik.

Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak kudeaketarako jarduera onak eta Bikaintasun Ereduak sustatzen ditu Nafarroako erakunde guztietarako. Nafarroako enpresen eta erakundeen lehiakortasuna, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea du helburu, edozein izanik ere haien tamaina eta jarduera-alorra, haien kudeaketa-sistemak hobetuz.
Lan koordinatuan ari dira sektore askotako pertsona, enpresa, instituzio eta erakundeekin. Horrela, kudeaketa hobetuz, emaitza hobeak lortu nahi dituzte, nafar gizartearen ongizate maila hobetze aldera.
ADItech Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioko patronua da, 2014az geroztik.

INKREASE proiektua (INnovation and Knowledge for Regional Actions and SystEms, por sus siglas en inglés). Berrikuntza eragiteko politikak eta programak hobetzea du helburu nagusi, eskualdeen lehiakortasuna handitze aldera, negozio-sektoreen eta ikerkuntza-arloaren arteko elkarrizketa eta elkarlana sustatuz.

Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak “MECNA zigilua” dauka “interes sozialekotzat” jotzen diren kultur ekimenak sustatzeko. Intereseko kultur ekimen horiek zein diren jakitea da kontua eta elkarlan publiko-pribaturako eredu berri bat ezartzea ekimen horiek gauzatzeko. MECNAk, aldi berean, aintzat hartzen du herritarrek, enpresaburuek eta gizarteak kultura sustatu eta finantzatzeko duten konpromisoa, eta laguntza horiei pizgarri fiskalak eskaintzen dizkie. SciencEkaitza interes sozialeko kultur ekimena da 2018tik hona; hasiera batean, 2022ra arte, eta luzagarria da.

Nanouptake proiektua. Hesiak gainditzea nanofluidoak merkatura iristeko (COST CA15119 ekintza). Europako sare bat sortzea du helburu nagusi, I+G arloko erakundeek eta arlo horretako industria nabarmenek osatua, ahaleginak bateratzeko eta nanofluidoak material aurreratu gisa garatu eta sustatze aldera, beroa transmititzeko edo gordetzeko. Horrela, nanofluidoak erabiltzeko moduko sistemen eraginkortasuna handitzea da xedea.
21 herrialdetako 37tik gora erakunde dira partaide. Nanouptake proiektua 2016ko urrian abiatu zen. NAITEC eta ADItech lan-taldeetako kide aktibo dira.

PortASAP (Europako Sarea, Plataforma Analitiko Eramangarri, Eskuragarri eta Sinpleetarako). Europako plataforma bat sortu nahi du kostu apaleko analisi-gailuak sustatzeko. Horixe da helburu nagusia. Plataforma erabilerraza, aditua ez den langileak ere erabil dezan.
Parte-hartzaileek Proiektua bukatzeraino lan eginen dute. Aurreikuspenen arabera, bukaera 2021eko erdialdean izanen da. Europako roadmap bat osatu nahi dute, aipatu gailuak diseinatu, fabrikatu eta banatzeko faseak zehatz-mehatz azaltzeko. Gaur egun, Europako 16 herrialdetako 27 entitate baino gehiago ari dira proiektuan, eta Europar Batasuneko programa bateko finantzazioa jaso du: COST ekintza – CA16215 lankidetza-akordioa.

SPIRE (Prozesu Jasangarrietarako Industria, Energiaren Eraginkortasunaren eta Baliabideen bitartez. Ingelesezko siglak). Europako Batzordearen tresna publiko-pribatu bat da, Europan garapen teknologikoa eta berrikuntza zuzentzeko eta ahalik eta gehien bultzatzeko.
ADItech Korporazio Teknologikoa SPIREko kide ikerlaria da 2015etik hona. Prozesu industriala optimizatzea du helburu nagusi, energia eta ur gutxiago kontsumituz, eta hondakinak ere ahalik eta gehien murriztuz; horretarako, laguntza-teknologiak garatu nahi ditu, eta teknologia horiek balio-kate osoan txertatu, frogatu eta baliozkotu.
ADItech foro horretan ari da buru-belarri parte hartzen, gai horiek berezko interesa dutelako Ain, Naitec eta Lurederra teknologia zentroetan.

X