1. JARDUNALDIA

1. JARDUNALDIA

2030 IKUSPEGIA / ERRONKAK

Datozen 2020-2030 urteetarako, ikuspegi estrategiko argia behar da. Estrategia komun argi bat zehazteko, helburu gauzagarriak eta epe labur, ertain eta luzerako helburuak ezarri beharko dira. Gainera, nolabaiteko malgutasun-tarte bat beharko da horietan. Ikuspegi estrategiko horrek ahaleginak fokalizatzeko, norabide berean lan egiteko eta eskualde mailako lehiakortasun handiagoa sortzeko balio behar du.
Espezializazio-maila handia duten sektoreak garatzea funtsezkoa izango da kanpo-merkatuan lehiakorrak izatea lortzeko garaian. Nazioarteko testuinguru batean Nafarroa bezalako eskualde txiki batentzat posizio lehiakor bat lortzeko helburuarekin, beharrezkoa ikusten da ahaleginak fokalizatzea eta espezializazio maila handia garatzea arlo txikietan, nazioarteko merkatuan lehiatu ahal izateko.
Tokiko lankidetza ezinbestekoa izango da lehiakortasun globala, sektore barneko lankidetza eta sektore arteko lankidetza irabazteko. Hau da, sektore bereko eragileen arteko lankidetza gero eta hedatuagoa dagoen bitartean, 2020-2030ak aukera emango du sektore desberdinetako eragileen arteko sinergiak sortzeko. Sektore arteko sinergia horiek eskualde-lehiakortasun handiagoa sortuko dute.



X