Minbiziaren aurkako txertoa sortzeko datu genomikoak erabiltzea. BLANCA proiektuaren helburu nagusia bularreko minbizia tratatzeko txerto bat garatzea da. Horretarako, minbizia duten pazienteen datu masiboak lortu eta aztertuko dira, eta tumorean adierazten diren eta mikropeptido immunogenikoak sortzeko gaitasuna duten RNA ez-kodifikatzaileak bilatuko dira.
Aukera paregabea da genomikaren, bioinformatikaren, biologia molekularraren eta kimikaren arloetan azken belaunaldiko teknologia ezartzeko. Horri esker, plataforma teknologiko bat sortu ahal izango da, eta Nafarroa lider izan ahal izango da minbiziaren tratamenduan eta hainbat gaixotasunen tratamendurako eta etorkizuneko pandemiei aurre egiteko RNA bidezko txertoen ekoizpenean.