IRISeko koordinatzailea

IRIS Polo de Innovación de Navarra

ADItech Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloko (IRIS) EDIHeko () koordinatzailea da.

ADItech Europako proiektuaren koordinatzailea eta Europako Batzordearekiko solaskidea da. Gainera, IRISen EDIHeko 23 bazkideak koordinatzen ditu; eta 8 lan-paketeetatik 3 gidatzen ditu, koordinazioari, nazioartekotzeari eta komunikazioari dagozkienak.

IRIS EDIHari buruzko informazio gehiago:

ADItechek IRIS Poloaren koordinatzaile gisa ere jarduten du bere osotasunean, eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzen da Poloaren kudeaketari eta estrategiari dagokienez.

Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloari (IRIS) buruzko informazio gehiago:

LAN-PAKETEAK

  1. Koordinazio orokorra. Liderra: ADItech
  2. Esperimentazioa eta saiakuntza. Liderra: AIN
  3. Finantzaketa eskuratzea. Liderra: Cámara de Comercio de Navarra
  4. Berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemak. Liderra: CEIN
  5. Prestakuntza eta talentua. Liderra: UPNA
  6. Nazioartekotzea eta lankidetza beste EDIH batzuekin. Liderra: ADItech
  7. Doitasunezko medikuntza pertsonalizatua. Liderra: Universidad de Navarra
  8. Komunikazioa. Liderra: ADItech

IRIS EDIH-EKO KIDEAK

IRIS partzuergoko 34 erakunde bazkideetatik, 22 EDIHeko kide ere badira, komertzialki dauden zerbitzuen osagarri diren eta Europako Programa Digitalarekin lerrokatuta dauden zerbitzu berezien emaile gisa. Erakunde horiek, ADItechez gain, honakoak dira: Universidad Pública de Navarra (UPNA), Universidad de Navarra, NAITEC, Nasertic, AIN, CEIN, INTIA, Dinabide, CNTA, Lurederra, CEN, Cámara Navarra, Itracasa (Tracasa), Nagrifood, ATANA, Functional Print, CITI eta COIINA. Halaber, Nafarroako Gobernuaren eta Sodenaren lankidetza dago; baita Econet enpresarena (partzuergoko kide da, kanpo-laguntzaile gisa) eta bazkide gisa ageri diren 8 entitaterena ere: Enercluster, Ayuntamiento de Pamplona, Uned, Clavna, IdAB-CSIC, Acan, Coit, CENER y Animsa.

GAURKOTASUNA

X