ADItech irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da, 2014an sortua. Zientziari eta Teknologiari buruzko 15/2018 Foru Legearekin bat, ADItech Korporazio Teknologikoak I+G+b arloko Nafarroako Sistemaren (SINAI) eragileen arteko koordinatzaile gisa dihardu, eragile horiek koordinatze aldera, eta zientziaren, teknologiaren eta enpresaren arteko harremana dinamizatzen ere bai. ADItech elkarlanean eta koordinazioan ari da Patronatuan kide diren SINAIko 29 eragileekin eta Nafarroako 21 enpresekin.